Ur-hornikuntzako sareetan ur-galerak murrizteko softwarea

Nola lagun dezake Big Datak

Produktuak

Ihes txikiak areagotu baino lehen hautemateko softwarea da

Informazio gehiago

Galera komertzialak murrizteko softwarea

Informazio gehiago

Uraren amaierako erabilerak identifikatzeko softwarea

Informazio gehiago

BuntBrain LeakFinder

Zer da?

BuntBrain LeakFinder ur-hornikuntzako sarean ihesak emari-datuen bitartez modu bizkorragoan eta zehatzagoan detektatzea eta kokatzea ahalbidetzen duen ihesak murrizteko web-inguruneko softwarea da.

Big data, cloud computing eta simulazio hidraulikoko iragarpenerako algoritmo matematiko aurreratuak erabilita, ihesak detektatzeko eta kokatzeko denbora gutxitu egiten da eta, horrenbestez, minimizatu egiten da azpiegituran kalteak sortzeko arriskua.

BuntBrain WaterMeters

Zer da?

BuntBrain WaterMeters uraren hornikuntza-sareko galera komertzialak murrizteko web-inguruneko softwarea da.

Big data, metrologia eta machine learningak aplikatuta, utilitatearen ustiapen-kontua hobetzeko zer kontagailu berrikusi eta/edo ordezkatu behar den zehazten laguntzen du.

BuntBrain EndUses

Zer da?

BuntBrain EndUses uraren amaierako erabileren azterketa errazten duen web-inguruneko softwarea da. Kontsumoak oinarrizko osagaietan bereizten ditu: garbigailua, ontzi-garbigailua, iturria, zisterna, dutxa, kanpoko erabilera, ihesa eta abar.

BuntBraini buruz uraren arloko adituek diotena

  • “BuntBrainek uraren arloko funtsezko gaietako bat jorratzen du: klima-aldaketara egokitzea ur-sarearen eraginkortasuna hobetuz.”
    Carlos Fernandez-Jauregui
    WASA GNko presidentea, UNESCO WWAP
    UNESCO WWAP zuzendariordea 2001-2008
  • “BuntBrainek hobetu egiten du ur-galeraren kudeaketa benetako galerak eta itxurazko galerak, biak, murriztuz. Konponbide hau metrologian eta modelatze hidraulikoan izandako aurrerapen berrienetan oinarrituta dago.”
    Jabier Almandoz
    UPV/EHU-ko irakaslea
    Euskal Herriko Unibertsitatea
  • “BuntBrain WaterMeters balio handiko tresna da eta ur-kontagailuen kudeaketa modu sinpleagoan eta eraginkortasun handiagoz egiten laguntzen du. Big data batetik, eta metrologia-analitika aurreratuak zein ur-kontagailuen inguruko jakintza bestetik, uztartzen badira, uztarketa horrek lagundu egiten du kontaketa-akatsak murrizten eta ur-kontagailuak berritzeko politika optimizatzen. Buntbrain WaterMeters-i esker, irabaziak handitu eta kontaketen kostuak minimiza daitezke.”
    Francisco Arregui
    “Integrated Water Meter Management” lanaren egileetako bat
  • “BuntBrain EndUses etxeko ur-eskaria haren oinarrizko elementuetan banatzeko tresnarik aurreratuena da. Aukera ematen du identifikazioa zehatz egiteko eta gainjarritako erabilerak banatzeko. Web-inguruneko plataforma bat denez, tresna ezin hobea da uraren eskaria aztertzearen inguruko elkarlaneko proiektuetarako.”
    Francisco Arregui
    “Integrated Water Meter Management” lanaren egileetako bat

BuntBrainen inplementatutako teknologiak

Big Data

Big Data datu-multzoak izaten dira. Multzo horiek neurri edo konplexutasun handikoak izaten direnez, datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak desegokiak izaten dira.

BuntBrainek Big Data teknologia erabiltzen du utilitateak aldizka jaso eta hodeira bidaltzen dituen datu-multzo handiak prozesatzeko eta gordetzeko.

Machine Learning

Machine learning-ak algoritmoak aztertzeko eta eraikitzeko aukerak lantzen ditu datuetatik informazioa eskuratuz eta aurreikuspenak eginez.

Machine learning teknikak jokabideen aurreikuspenak egiteko eta anomaliak detektatzeko erabiltzen ditu BuntBrainek.

Ur Kontagailuen Metrologia

Metrologia neurtzearen zientzia da.
BuntBrain Water Meters-ek metrologiako analitika aurreratuak eta ur-kontagailuen arloko jakintza aplikatzen ditu neurketen akatsak murrizteko eta ur-kontagailuak berritzeko politikak optimizatzeko.

Simulazio Hidraulikoa

Eredu hidraulikoak ur-sistemen eredu matematikoak dira eta sistemen jokabide hidraulikoa aztertzeko erabiltzen dira.
Ur-sarearen eredu hidraulikoa eta machine learning-eko teknikak uztartuta, BunBrain LeakFinder-ek simulazio hidraulikoak egiten ditu ur-ihesak detektatu, neurtu eta kokatzeko.

Eskatu demo bat

Demo bat egiteko zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, esan iezaguzu.

Eskatu demo bat